XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aizak, Txirrita: diru-puska baten jabe egin gaituk, eta, olako lekutan, biyar arratsean apari eder bat zeukagu.

- Nere lagun-arterik geiena ere an izango dek.

- I etorriko baintzake, jai eder bat egingo genikek.

Eskuak igurtziz eta aldez aurretik apari eder ura ausnartuz, baietz, baietz, joango zala.

Eundoko jaia egin zuten.

Erregali batzuak ere eman zizkioten Txirritari.

Astelenean, ezer pasa ez balitz bezela, lanean jardun zuten biak eta asper-asper egiñak erretiratu ziran txabolara, bakoitzak al zuanetik apaltzera.

Artzai-Txikiak sardin zar bat jarri zuan brasa gañean erretzen.

Txirrita, berriz, zipotz bat artuta, labanarekin ari mutur zorrotz bat ateratzen asi zan.

Artzai-Txikia, bere sardin zarra erreaz, bere lekutik Txirritari begira zegon, arriturik.

- Zer? Bareak iltzera al oa ziri orrekin?.

Txirritak, irri maltzur bat egiñaz, erantzun zion: - Laxter ikasiko dek zipotz onen malezia!.

Kolkotik edo ez dakit nondik, bi arra luzeko lukainka-muturra atera ta zipotz zorrotz ari sartuz, su gañean jarri zuan, zar zar zar erretzen koipea zeriola.

Artzai-Txikia, irrikitzen, ari begira zegon.

Berekiko: (...).